Anaitasunako infantil mailako neskek Donosti Cup txapelketan parte hartu dute

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 8a, 15:55
Anaitasunako neskak, partida jokatu ondoren. (Argazkia: utzitakoa)

Astelehenean hasi zuten txapelketa, eta gaur, osteguna, amaitu dute. Bartzelonako eta Madrilgo lau talderen aurka lau neurketa jokatu dituzte.

Anaitasuna futbol taldeko infantil mailako neskek Donosti Cup futbol txapelketan parte hartu dute. Astelehenean hasi zuten txapelketa, eta gaur, final zortzirenetako partidan WSS Barcelona taldeak kanporatu ditu. 

Kataluniako eta Madrilgo futbol taldeen aurka aritu behar izan dute neskek; besteak beste, Bartzelonako Futfem Talents Barcelona B, Impressionant eta WSS Barcelona taldeak nahiz Madrilgo PA Team Academy taldea izan ditu aurkari Anaitasunak, Andoainen, Usurbilen, Zarautzen eta Beran jokatutako partidetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide