Murchanteko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du arratsalderako Sostenipe talde feministak

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 8a, 14:43
Sostenipek aurten egindako elkarretaratze bateko artxiboko irudia.

43 urteko emakume bat hil zuen labandakaz gizon batek atzo, asteazkena, Murchanten (Nafarroa). Erailketa salatzeko deia egin die Azkoitiko talde feministak herritarrei.

Azkoitiko Sostenipek elkarretaratzea deitu du 19:00etarako atzo, asteazkena Murchanten (Nafarroa) jazotako hilketa matxista salatzeko. Erasorik ez erantzun gabe lelopean, kontzentrazioa herriko plazan egingo du talde feministak, eraso eta erailketa matxista orori gaitzespena adierazteko. Deialdia herritar guztiei zabaldu die Sostenipek.

Hilketa atzo gertatu zen Murchanten. Gizon batek 43 urteko emakume bat hil zuen labandakaz. NA-6840 errepidean izan zen hilketa. Gizon batek autoarekin jo zuen emakumearen ibilgailua, eta errepidetik aterarazita, gizona labana batekin joan zen emakumearen autora; han bertan hil zuen, bere 9 eta 5 urteko seme-alaben aurrean.

Emakumea Gasteizkoa zen, baina lau urte zeramatzan Murchanten bizitzen. Hiltzaileak ihes egin zuen, eta atzotik haren bila ari dira Foruzaingoa eta Ertzaintza. Polizia iturriek jakinarazi dutenez, susmagarri nagusia Zumarragako 41 urteko gizon bat da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide