Zein da 'erretailie ein' Azkoitiko adieraren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko uzt. 9a, 08:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'txaplanin' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'erretailie ein' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Erretailie ein adierak ilea orraztea esan nahi du Azkoitiko hizkeran. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Komunea nitxin erretaillie eittea, eta laiste izengo naun hor".
  • Euskara batuan: "Komunera noa ilea orraztera, eta laster izango naiz hor".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide