Obrengatik itxita egongo da gaur gauean Azkoitia-Urretxu arteko errepidea

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 5a, 09:43

Aurreko astean bi egunez itxita egon zen errepidea, eta gaur, uztailak 5, itxi egingo dute errepidea gauean sei orduz. 05:30ean irekiko dute berriz Azkoitia eta Urretxu arteko bidea.

Azkoitia eta Urretxu arteko errepidean egiten ari diren lanak tarteko, GI-631 errepidea itxita egongo da zenbait gautan. Zirkulaziorako erreietako bat dago okupatuta eta ibilgailuak txandaka ibil daitezke bi noranzkoetan, semaforoen bidez. Horrez gain, ibilgailuak pasatzeko babes elementuak jarri behar direla-eta, errepidea erabat okupatu eta itxi egingo dute gauez, 23:30etik 05:30era bitartean. Uztailean gaur izango da errepidea zenbat orduz itxiko duten lehen eguna. Honako egun hauetan itxiko dute errepidea.

  • Uztailak 5, 13, 14, 19, 26 eta 27
  • Abuztuak 2, 9, 10, 17, 18, 24 eta 30
  • Irailak 2

Egun horietan, ordezko ibilbide hauek egitea gomendatu du udalak: GI-3750 errepidea, Elosuan barrena; GI-2634 errepidea, Azkaratetik; edota GI-2635 errepidea, Mandubiatik barrena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide