Emozioa eta abiadura, III. Goilurrak Basque Highlands Rallyan

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 3a, 16:41

Madariagako eta Azkarateko errepideetan zehar igaro da goizean auto lasterketa, eta Azkoititik nahiz Euskal Herriko beste hamaika txokotatik etorritako rallyzaleak elkartu dira errepidearen bi aldeetan. Arratsaldean Goierri aldean jokatuko dute proba.

Atzo iluntzean autoen eta pilotuen aurkezpenak egin ondoren, gaur, larunbata, jokatu da III. Goilurrak Basque Highlands Rallya. Proba Endoian abiatu da, 09:00etan. Hala eta guztiz ere, lasterketako lehen zatian auto batek izan duen arazo bategatik, etenda izan da lasterketa zenbait minutuz. Azkaratera lehen aldiz lasterketako bigarren zatian iritsi dira autoak, iragarrita zegoen ordua baino beranduago. Azkarateko zatia amaitu bezain laster, berriz ere Endoiako eta Azkarateko zatiak errepikatu dituzte ibilgailuek.

Giro bikaina sortu da errepide bazterretan; izan ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoan ikusleekin jokatu den lehen rallya izan da. 60 pilotuk parte hartu dute aurtengo erlojupekoan. Jarraitzaileek gozatu ederra hartu dute aspaldiko partez. Autoen abiadurarekin eta lasterketaren emozioarekin, adrinalina puri purian izan dute gehienek. Ohikoa den moduan, proba Gipuzkoako nahiz Euskadiko rally txapelketetarako puntuagarria izan da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide