Ostiralean ikusi ahal izango da udako GUKA saioaren lehen atala

Maxixatzen.eus 2021ko eka. 30a, 20:23

GUKA magazinaren hurrengo atala ikusgai izango da ostiralean 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Maxixatzen.eus-en. Udako GUKA, ordea, astero-astero egongo da ikusgai, eta bertan, Andoni Elduaienek, Mireia Galarzak eta Gorka Peñagarikanok udan zehar eskualdean egin daitezkeen plan proposamenak landuko dituzte. 

Honako hau udako GUKA saioaren aurrerapena da. Orain arteko saio guztiak ikusgai daude honako lotura honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide