Elkarguneko igerilekuko lanen exekuzio proiektua onartuko dute gaurko udalbatzarrean

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 30a, 08:30

Kreditu aldaketak, LGTBI Harrotasunaren Egunaren bueltako bi mozio eta 2022ko herriko bi jaiegunak zehaztea ere landuko dituzte, besteak beste, 19:00etan hasiko den bilkuran.

Azkoitiko Udalak gaur egingo du ekaineko udal osoaren ohiko bilkura. 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian, eta Elkarguneko igerilekua berritzeko lanen exekuzio proiektua da landuko duten gaietako bat.

Kreditu aldaketak, LGTBI Harrotasunaren Egunaren bueltako bi mozio –EH Bildurena bata, EAJk eta PSE-EEk aurkeztutakoa bestea– eta 2022ko herriko bi jaiegunak zehaztea ere hizpide izango dituzte, besteak beste, gaurko osoko bilkuran.

Hau da ekaineko udalbatzarraren lan zerrenda osoa:

  1. Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
  2. Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 3 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.
  3. 2020-2022 Azkoitiko Udaleko dirulaguntzen plan estrategikoaren 3. aldaketaren onespena.
  4. 2022 ekitaldian lan ondorioetarako Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.
  5. Azkoitiko Zubiaurre-Elkargune eraikineko igerileku eta aldagela berrien exekuzio proiektuaren onespena.
  6. Azkoitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak ematea arautuko dituzten oinarrien aldaketaren onespena.
  7. Azkoitia Lantzen, S.A. eta Azkoitiko Udalaren arteko hitzarmena berritzea, alokairua sustatzeko laguntzak izapidetzeko.
  8. 2020 ekitaldiko Azkoitiko Udala, Zubiaurre-Elkargune Institutua, San Jose Egoitza eta Azkoitia Lantzen, S.A.-ren Kontu Orokorrak eta Kontu Kontsolidatuaren onespena.
  9. EH Bildu udal taldeak aurkeztutako mozioa, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunari buruzkoa.
  10. EAJ-PNV eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako mozioa, Sexu-askapenaren Nazioarteko Egunari buruzkoa.
  11. 2020 ekitaldiko finantza kontroleko txostenaren berri ematea.
  12. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  13. Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide