Ikasturtea jaialdiarekin agurtu dute Anaitasuna-Kanku karate eskolako ikasleek

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 28a, 09:15

Joan den ostegunean egin zuten ikasturte bukaerako jaialdia Zubiaurre kiroldegian. 5 urtetik 65 urtera bitarteko karate ikasleek hartu zuten parte ekitaldian.

Azkoitiko Anaitasuna-Kanku karate eskolako ikasleek joan den ostegunean bukatu zuten ikasturtea, jaialdi eta guzti. Urtero legez, Zubiaurre kiroldegiko kantxan egin zuten azken saioa. Juan Murillo eskolaren arduradunaren esanetan, 5 urtetik 65 urtera bitarteko ikasleek parte hartu zuten jaialdian. "Eskolan ibiltzen diren guztiak gonbidatzen ditugu bukaerako jaialdian parte hartzera, eta norberak erabakitzen du nahi duen ala ez". Dagoeneko oporrak hartuta, irailera arte ez dute karate eskolarik izango.

(Argazkiak: Anaitasuna-Kanku karate eskola)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide