Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatuta, mahai ingurua eta kontzertuak izan dira Matadeixen

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 27a, 10:17

Interbentzio ideologikoaz, kontrol teknologikoaz eta polizia jazarpenaz hitz egiteko solasaldia egin zuten goiz partean, eta Hellwatztt eta Obstetra taldeek kontzertu bana eman zuten arratsaldean.

Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatuta, mahai ingurua eta kontzertuak izan ziren atzo Azkoitiko Matadeixen. Goiz partean, Interbentzio ideologikoaz, kontrol teknologikoaz eta polizia jazarpenaz hitz egiteko solasaldia egin zuten; eta arratsaldean, berriz, Hellwatztt eta Obstetra taldeek kontzertu bana eman zuten. Herritar ugari bertaratu zen bi hitzorduetara.

(Argazkiak: Azkoitiko Gazte Asanblada)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide