Zabaldu dute datorren ikasturterako Helduen Eskolan izena emateko epea

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 22a, 10:49
Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian dago Helduen Eskola.

Ekainaren 29ra arte izango da 2021-2022 ikasturterako matrikulazioa egiteko aukera. Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian eman beharko da izena, 10:00etatik 13:00era bitartean. Askotariko saioak eskainiko dituzte datorren ikasturtean ere.

Zabaldu dute Azkoitiko Helduen Eskola publikoan 2021-2022 ikasturterako matrikula egiteko epea. Ekainaren 29ra arte izango da horretarako aukera, Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian. Egunero 10:00etatik 13:00era egin ahal izango da matrikulazioa, eta nahi duenak 943-85 03 99 telefonora ere dei dezake.

Euskara, etorkinentzat gaztelania, irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak, oinarrizko informatika eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko ikastaroak eskainiko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide