Kaleratze baten aurrean zer egin azalduko dute bihar Elkargunean egingo duten formakuntza saioan

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 22a, 09:48
Duela bi aste Azpeitian egin zuten formakuntza saioa. (Urola Erdiko Kontseilu Sozialista)

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatutako formakuntza saioa Elkargunean izango da bihar, asteazkena, 18:00etan hasita. 

Autodefentsa laboralerako formakuntza saioak antolatu ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak, eta horietatik hirugarrena eta azkena bihar, asteazkena, izango da Azkoitian. Bertan, kaleratze baten aurrean zer egin azaldu dute. Saioa 18:00etan hasiko da, Elkargunean, eta irekia izango denez nahi duen oro bertara daiteke.

Duela bi aste lan kontratu motez aritu ziren Azpeitian, eta joan den astean nomina baten kontzeptuez Zestoan. Saio horien helburua da lan arloan sor daitezkeen arazoei erantzuteko tresnak herritarrei eskaintzea. Lan aholkularitza eskaintzeko bulegoa ere zabaldu berri dute Azpeitiko Esklabetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide