Aurten ere sanjoanik ez da ospatuko Azkoitian

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 21a, 11:29

Egoera epidemiologikoa hoberantz doan arren, oraindik ere festarako baldintzarik ez dagoela uste du Azkoitiko Udalak, eta horregatik hartu du erabakia.

Bigarren urtez jarraian, San Joan bezperako ekitaldirik ez antolatzea erabaki du Azkoitiko Udalak. Egoera epidemiologikoa hoberantz doan arren, oraindik ere festarako baldintzarik ez dagoela uste du, eta horregatik hartu du erabakia. Horrenbestez, suaren inguruan biltzeko usadio zaharrari eusterik ez da izango aurten ere, ezta haren bueltako dantzak ikusteko eta musika entzuteko aukerarik ere. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide