'Ciutat Morta' dokumentalaren emanaldia eskainiko dute asteartean Matadeixen

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 19a, 14:30

Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatuta, asteartean Ciutat Morta dokumentalaren emanaldia eskainiko dute Matadeixen, 20:30ean hasita. Ondoren, "jazarpen polizialaz" hausnartuko dute. 

Asteartean, ekainaren 22an, Ciutat Morta dokumentalaren emanaldia izango da Matadeixen, 20:30ean hasita. Ikus-entzunezkoaren emanaldia amaitzean, hausnarketarako tartea hartuko dute. Hain zuzen, "jazarpen poliziala" izango dute hizpide. 

4F kasuari buruzko dokumentala da Ciutat Morta, 2013an Xavier Artigasek eta Xapo Ortegak egindakoa. 2013ko ekainean Bartzelonan izandako okupazio baten istorioa kontatzen du ikus-entzunezkoak. Horrela dio sinopsiak: "2013an 800 pertsonek abandonatutako zinema bat okupatzen dute Bartzelona hirigunean, eta guneari izena aldatuko diote, bi urte lehenago bere buruaz beste egin duen emakume baten omenez: Patricia Heras Zinema. Nor zen Patricia Heras? Zergatik egin zuen bere buruaz beste? Zer lotura du Bartzelona hiriak Patriciaren heriotzarekin? Hori ezagutaraztea du helburu egindako okupazio ekintzak. Mundu guztiak jakin dezala Bartzelonan, hildako hirian, inoiz izandako korrupzio kasurik handienaren berri". 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide