Artelan zentroko ikasleek egindako eskulanen erakusketa ireki dute Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko eka. 19a, 08:45

Artelan zentroko Txelo Arangoren ikasleek egindako lanak ikusgai izango dira Elkargunean ireki duten erakustokian, ekainaren 27ra bitartean.

Artelan zentroak erakusketa ireki zuen atzo, ostirala, Elkarguneko 'Oteiza aretoa' erakustokian. Guztira, zentroko 24 ikaslek egindako lanak izango dira ikusgai hilaren 27ra bitartean. Aste honetan gaur eta bihar ere ikusi ahal izango dira lanak. Datorren astean, berriz, ostiralean, larunbatean eta igandean zabalduko ditu ateak erakustokiak.

Ostiraletan 18:00etatik 20:30era egongo da zabalik Elkarguneko erakustokia; larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era; igandetan, berriz, 12:00etatatik 14:00etara egongo dira ikusgai artelanak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide