Trikitixa eta pandero ikasleen doinuekin agurtu du ikasturtea Bizkargi musika eta dantza eskolak

Andoni Elduaien 2021ko eka. 19a, 08:45

2020-2021 ikasturtea ixteko antolatu zuen Bizkargi eskolak jendaurreko entzunaldia, eta aretoa bete egin zen egungo edukiera neurrietan.

Bizkargi musika eta dantza eskolako triktiixa eta pandero ikasleek ikasturte amaierako entzunaldia eskaini zuten atzo, ostirala, Elkarguneko 'Herriko Plaza' aretoan. 2020-2021 ikasturtea ixteko antolatu zuen Bizkargi eskolak jendaurreko entzunaldia, eta aretoa bete egin da egungo edukiera neurrietan.

Guztira hamabost tritikixa eta pandero doinu eskaini zituzten 30 ikasle baino gehiagok, hamabost txandatan banatuta. Berdea eta urdina, Deabruak gara, Balsa, Saltoka, Egun da Santimamiña, Kupela, Eztia eta beste hainbat abesti eskaini zituzten Elkargunean elkartu ziren senitartekoen aurrean.

Argazkiak: Bizkargi eskola eta Maxixatzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide