Anbulatorio ondoko espaloia konpontzen ari da udala

Andoni Elduaien 2021ko eka. 18a, 14:50
Azkoitiko anbulatorioaren aurrean ari dira lanean. (Argazkia: udala)

Lanek 19.021,89 euroko aurrekontua dute. Espaloia berdindu eta zabalduko dute, baita eskalera maila batzuk kendu ere.

Udala anbulatorio aurreko espaloia berritzeko lanak ari da egiten Jausoron. Espaloia egoera "kaskarrean" egoteaz gain, alde batean osasun zentrorako "sarrera-irteerak zailtzen zituzten mailak" zeudela adierazi du udalak.

Jausoron egiten ari diren lanekin espaloia berdinduko dute, zerbait zabaldu, eta hainbat eskailera maila kendu dituzte. Udalak adierazi duenez, esku-hartzearen helburua da "irisgarritasuna hobetzea, erorketak saihestuz eta gunea erosoagoa" eginez. Lanek 19.021,89 euroko aurrekontua dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide