Maxixatzenen zozketak

Zozkatu du Maxixatzenek EHZ jaialdirako sarrera

Maxixatzen.eus 2021ko eka. 18a, 12:58

Uztailaren 2tik 4ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala, eta jaialdirako sarrera bat zozkatu du Maxixatzenek bere bazkideen artean.

Euskal Herria Zuzenean festibalak 25 urte egingo ditu aurten, eta iazko etenaldiaren ondoren, uztailaren 2tik 4ra egingo dute Irisarrin (Nafarroa Beherea). Musika jaialdian parte hartuko duten lehen taldeen izenak eman dituzte antolatzaileek: Zea Mays, Tiktara, Proleter, Rukula, Rüdiger, Physis VS Nomos, Chill Mafia, Ruper Ordorika, Potato, Kuartz, Torheit eta Andoni Ollokiegi izango dira oholtza gainean. Maxixatzenek sarrera bat zozkatu du bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta Iraitz Korta izan da sarrera irabazi duen bazkidea. Irabazleak, sarrera tokian bertan jaso ahal izango du, izen-abizenak emanda.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide