Bizkargi eskolako perkusio ikasleek ikasturte amaierako entzunaldia eskaini dute

Andoni Elduaien 2021ko eka. 17a, 19:52

Erromeria eta rock erako abestien perkusio doinuak eskaini dituzte neska-mutilek Elkargunean. Ikasturtean zehar ikasitakoa eta aurrera egindako senitartekoen aurrean aurkeztu zuten ikasle guztiek.

Bizkargi musika eta dantza eskolako perkusio ikasleek ikasturte amaierako entzunaldia eskaini dute gaur, osteguna, Elkarguneko 'Herriko Plaza' aretoan. 2020-2021 ikasturtea ixteko antolatu du Bizkargi eskolak entzunaldia, eta aretoa bete egin da egungo edukiera neurrietan.

Hamabost txandatan banatuta, hamazazpi ikasle igo dira Elkarguneko oholtzara bateria, nahiz danborrak astintzera. Erromeria giroko abestiak nahiz rock estilokoak eskaini dituzte ikasleek. Musikariak, ordea, ez dira izan arratsaldeko protagonista bakarrak; izan ere, arin-arin eta fandago abestietan Errezilgo Dantza Suelto Txapelketa irabazi duten Bizkargi eskolako Nora Aizpuru eta Iker Zabala dantzari azpeitiarrek oholtza gainean dantza egin dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide