III. Goilurrak Basque Highlands Rallya Azkoititik igaroko da uztaileko lehen asteburuan

Andoni Elduaien 2021ko eka. 16a, 13:49
Goilurrak lasterketako irudi bat, Azkoitia inguruan. (Argazkia: Borja Basterretxea)

III. Goilurrak Basque Highlands Rallya jokatuko dute uztaileko lehen asteburuan Goierri eta Urola bailaretan. Rallyak hainbat zati izango ditu, eta Azkoititik ere pasatuko dira rallyetako autoak. 

Uztailaren 2an eta 3an jokatuko dute III. Goilurrak Basque Highlands Rallya. Azkoitiko Errebueltie Eskudeixek  eta Lazkaoko Ikullu Razing Eskuderiak antolatu dute hirugarren aldiz rallya. Urolako eta Goierriko zenbait errepide zatitan banatuko dute rallyaren erlojupeko proba aurten ere, eta Azkoititik ere igaroko da.

Euskadiko Rally Txapelketako eta Gipuzkoako Rally Txapelketako egutegiaren baitako lasterketa izango da Goilurrak Basque Highlands Rallya. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek ez dute jakinarazi oraindik zein izango den probaren ibilbide zehatza. Hala ere, zapatuan, uztailaren 3an, Azkoititik igaroko dira inguruotako rally gidariak. Proban parte hartzeko izen-ematea irekita dago, eta honako lotura honetan eman daiteke izena. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide