Herriko jauregiak eta dorretxeak ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute iganderako

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 16a, 15:30
Balda dorretxea.

Parte hartzaileak 11:00etan elkartuko dira Santa Maria parrokiaren kanpoaldean eta bi ordu iraungo ditu bisitak. Doakoa izango da, baina aforo muga tarteko, joan nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute 943-15 18 78 telefonora deituta, i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita edo Loiolan dagoen eskualdeko turismo bulegora joanda.

Uda sasoirako hainbat bisita gidatu antolatu ditu Iraurgi Berritzenen turismo sailak, eta Azkoitiko lehendabizikoa igande honetan izango da. Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua izenburupean eta Vicente Davilak historialariak gidatuta, herriko jauregi eta dorretxeetatik barrena ibilaldi egingo dute bisitan parte hartzen duten herritarrek. 11:00etan elkartuko dira Santa Maria parrokiaren kanpoaldean eta bi ordu iraungo ditu bisitak.

Bisita doakoa izango da, baina aforo muga tarteko, joan nahi dutenek aurrez erreserba egin beharko dute 943-15 18 78 telefonora deituta, i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita edo Loiolan dagoen eskualdeko turismo bulegora joanda.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide