Bizkargiko Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak irabazi dute Errezilgo Dantza Suelto Txapelketa

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 14a, 15:00

Bederatzi bikotek parte hartu zuten larunbatean Errezilen jokatu zuten txapelketan, aurtengo denboraldiko lehenengoan. Iazko denboraldian txapelketa batean bakarrik parte hartu ahal izan zuten Bizkargiko gazteek, eta aurtengoan dozenerdi bat lehiatzeko aukera izatea espero dute. 

Joan den larunbatean eman zioten hasiera aurtengo gazteen mailako dantza suelto txapelketen denboraldiari Errezilen, eta emaitza ezinhobeekin etxeratu ziren Bizkargi musika eta dantza eskolako kideak. Izan ere, Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak osatutako bikotea izan zen parte hartu zuten bederatzi bikoteetan onena. Bi dantzariak azpeitiarrak diren arren, Bizkargi eskolako kideak dira.

Aitor Sorazu irakaslea "oso pozik" dago bere ikasleen lorpenarekin. "Iaz ia txapelketarik jokatu gabe joan zen denboraldia, eta aurtengo lehenengoan garaipena lortzea poztekoa da, noski". Joan den urtean Zarauzko txapelketan besterik ez zuten parte hartu Bizkargiko gazteek, eta aurten, "oraindik dena nahiko airean" dagoen arren, dozenerdi bat txapelketa jokatu ahal izateko itxaropena badu Sorazuk.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide