Azkoitiko Gazte Asanbladak mahai ingurua eta kontzertuak antolatu ditu ekainaren 26rako

Nerea Uranga 2021ko eka. 14a, 08:00

Interbentzio ideologikoaz, kontrol teknologikoaz eta polizia jazarpenaz hitz egiteko solasaldia prestatu du Matadeixen. Horrez gain, egun berean, arratsaldez Hellwatztt eta Obstetra taldeen kontzertuak antolatu ditu.

Ekainaren 26rako bi ekitaldi antolatu ditu Azkoitiko Gazte Asanbladak Matadeixen. 11:00etan hasita mahai ingurua egingo dute, interbentzio ideologikoaz, kontrol teknologikoaz eta polizia jazarpenaz hitz egiteko.

Arratsaldean, berriz, 18:00etan hasita, Hellwatztt eta Obstetra taldeen kontzertuak izango dira Matadeixen. Kontzerturako sarrera 5 euro izango da. Aldez aurretik sarrera eskatzeko azkoitikogazteasanblada@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke edota 608 05 52 13 telefono zenbakira deitu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide