Itxasok eta Anek kontzertua eskaini dute Abaraxka aretoan

Nerea Uranga 2021ko eka. 13a, 13:04
Itxaso eta Ane musikarien kontzertua atzo arratsaldean, Abaraxka aretoan. (Argazkia: Kukuerri elkartea)

Atzo, eguerdira bitartean, Kattagorri Artea eskolakoek margotzen jardun zuten Abaraxka aterpetxearen atarian. Era berean, arte eskola horretako ikasleen lanekin erakusketa zabaldu zuten Abararaxka aretoan. Erakusketa hori ikusgai izango da uztailaren hasiera bitartean.

Arratsaldean, berriz, eguna borobiltzeko Itxaso eta Ane musikariek kontzertua eman zuten Abaraxka aretoan, eta dozenaka lagun bildu zen emanaldia entzutera.

Bi ekitaldi horiek Kukuerri elkarteak antolatutakoak izan dira, Bailarako artisten leihoa egitasmoaren barruan. Elkartearen asmoa da bailarako artista gazteei egiten duten lan horrentzako erakusleiho bat eskaintzea.

Itxaso eta Ane musikariak, atzo, Abaraxka aretoan. (Argazkia: Kukuerri elkartea).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide