Ekintzez beteta dator Matadeixeren 25. urteurrena

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 11a, 09:16

Pandemia tarteko nahi bezalako egitaraua osatu ezin izan duten arren, mende laurdena ospatzeko askotariko ekintzak antolatu dituzte Matadero Ekintzakeko kideek urteurrenerako. Ekainaren 18an hasiko dira ekintzekin, eta uztailaren 10ean borobilduko dute egitaraua. 

Matadeixek 25 urte betetzen ditu aurten, eta mende laurdena ospatzeko askotariko ekintzez betetako egitaraua prestatu dute Matadero Ekintzakeko kideek urteurrenerako. Dena den, pandemia tarteko, ezin izan dute nahi eta imajinatu bezalako egitaraua prestatu. "Azken urteetan hogeitabost egiten genituenerako planak pentsatzen genituen, zerbait handia merezi du mende laurdena bizirik irauteak. Nork esango zigun ordea holako egoera baten erdian beteko genituela... garbi dago, hala ere, ez dugula gure gainetik zubirik egiten utziko, ezta pandemia eta agintariek ezarritako murrizketek zapaltzen ere", adierazi du Matadero Ekintzakek. 

Hori dela eta, datozen asteetarako hainbat eta hainbat kultur ekintza antolatu dituzte, hala nola ikus-entzunezkoen emanaldiak, antzerkiak eta kontzertuak. Ekainaren 18an hasiko dira prestatutako ekintzekin, eta uztailaren 11n borobilduko dute egitaraua. 

Ekintzetan parte hartu nahi dutenek, sarrerak hartzeko mezu bat bidali beharko dute mataderoekintzak@gmail.com helbidera. 


Hona hemen Matadeixen 25. urteurrenaren egitaraua osorik: 

Ekainak 18:
18:00-20:00: Alex Mendizabalen eskutik, instalazio kontzertua.
20:00: Peito Castelo: Propuestas/Proposamenak (kontzertu ixil-objetu dantza-erakusketa-aurkezpena).
20:30: Mattinen kontzertua.

Ekainak 20:
17:00: Adabaki (Bapatean) antzerkia.

Ekainak 27:
12:30: Rüdigerren kontzertua.

Uztailak 2:
19:00: Garazi Olaskoagaren Jo ta ke film ertainaren emanaldia, zuzendariaren aurkezpenarekin. 

Uztailak 3:
12:30: Amoranteren kontzertua.

Uztailak 11:
12:30: IbonG-ren kontzertua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide