Eskualdeko artisten erakusleiho bihurtuko da larunbatean Abaraxka

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 10a, 18:06
Kattagorri arte eskolako irudia. (@Kattagorri_artea)

Kukuherri elkarteak antolatuta, Kattagorri arte eskolako artisten erakusketa izango da Abaraxkan 11:00etatik aurrera. Antolatzaileek aurreratu dutenez, eskualdeko artistak hainbat lan margotuko dituzte zuzenean. 19:00etan, aldiz, kontzertua izango da. 

Datorren larunbatean, ekainak 12, eskualdeko artisten erakusleiho bihurtuko da Abaraxka; izan ere, Kukuherri elkarteak antolatuta, eskualdeko artisten erakusketa izango da zapatuan. 

11:00etan hasita, Kattagorri arte eskolako ikasleen eta artisten lanak ikusteko aukera izango dute Abaraxkara bertaratzen diren herritarrek. Gainera, artistek zuzenean margotuko dituzte hainbat lan. Kattagorriko artisten lanak hilabetez izango dira ikusgai Abaraxkan. 

Musikak borobilduko du eguna.19.00etan hasita, Itsasoren eta Aneren kontzertua izango da Abaraxkan bertan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide