'First cow' filma emango dute larunbateko zine forumean

Andoni Elduaien 2021ko eka. 9a, 11:54

Ekainean Zinetogramek antolatutako bi zine forum saio egingo dituzte Baztartxo antzokian. Lehen filma larunbatean eskainiko dute.

Datorren larunbatean, ekainak 12, Zinetogramek hilabete honetarako antolatutako lehen filma eskainiko dute Baztartxo antzokian. 19:00etan emango dute First cow filma. Filma 1820ko hamarkadan dago kokatuta. Mendeku gosez dagoen ehiztari talde batetik ihesi doaz bi gizon, eta bikoteak aberats bihurtzearekin egingo dute amets. Ganaduzale batena den esnetarako behi saritu baten bitartez lortuko dute dirutza.

Hil honetako bigarren zine foruma ekainaren 25ean izango da Baztartxo antzokian, 19:00etan. Zinetogramek oraindik ez du jakinarazi zein filma emango duten.

Hona hemen filmaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide