Igandeko 'Zapla' bertso saioa, ikusgai

Erlo Telebista 2021ko eka. 8a, 15:09

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak abian duen Zapla bertsolari gazteen zirkuituko bertso saioa egin zuten joan den igandean, Abaraxka aterpetxean. Iker Ormazabal, Oihana Arana, Aner Euzkitze eta Miren Amuriza bertsolariak aritu ziren bertsotan. Gai-jartzaile lanak, berriz Jeni Galdosek egin zituen. Erlo Telebistak bertso saioa sarean jarri du ikusgai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide