Autonomoei nahiz mikroeteei zuzendutako Ticketbai sistemari buruzko tailerra antolatu dute ekainaren 17rako

Ekainaren 17an Azkoitiko Intsausti jauregian izango da saioa, eta parte-hartzaile kopurua mugatua izango denez, aurrez izena eman beharko da. Fakturazio sistemarik ez duten eta kudeaketa eskuz (Excell eta Word) egiten duten zerbitzu, eraikuntza, industria eta garraio sektoreetako autonomoei eta mikroeteei zuzendutako tailerra izango da.

Fakturazio sistemarik ez duten eta kudeaketa eskuz (Excell eta Word) egiten duten zerbitzu, eraikuntza, industria eta garraio sektoreetako autonomoei eta mikroeteei zuzendutako tailer bat prestatu dute SPRIk eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean. Hain zuzen ere, ekainaren 17an Azkoitiko Intsausti jauregian izango da Ticketbai sistemaren bueltako formakuntza saioa, eta parte-hartzaile kopurua mugatua izango denez, aurrez izena eman beharko da honako lotura honetan.

Hilaren 17ko saioa hiru ordukoa izango da –09:30etik 12:30era–, eta parte-hartzaileek ordenagailua eta onartutako ziurtagiri elektroniko bat eraman beharko dute hara. Dena den, ziurtagiririk ez duten lagunei halako bat eskuratzen lagunduko dietela adierazi dute formazio saioaren antolatzaileek. Ikastaroan Gipuzkoako Aldundiak araudi berria betetzeko edozein enpresaren eskura jartzen duen on line plataformaren erabilera azalduko dute, baita faktura datuak egiten eta horiek Foru Ogasunera nola bidali ere.

Ticketbai sistema Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarri dute proiektu bateratua da, eta legezko betebeharrak eta betebehar teknikoak ezartzea du xede. Ticketbai sistema indarrean sartzen denetik, jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek ezartzen dituzten baldintza teknikoak betetzen dituen fakturazio software bat erabili beharko dute. Modu horretan, Foru Ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta era berean, informazio hori zergadunei beren betebeharrak betetzen laguntzeko erabiliko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide