492,36ra jaitsi da intzidentzia tasa Azkoitian

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 8a, 13:18

Kasu bakarra hauteman zuten atzo, astelehena, Azkoitian, eta berriro ere 500dik beherakoa da 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako tasa. Hego Euskal Herrian, guztira, 243 positibo zenbatu zituzten atzo.

Eusko Jaurlaritzak duela minutu gutxi eguneratu du egoera epidemiologikoaren gaineko txostena, eta dokumentu horren arabera, atzo egindako probetan hamabi kasu positibo detektatu zituzten eskualdean. Azkoitian kasu bakarra hauteman zuten atzo, eta horren ondorioz, 500dik beherakoa da berriro 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako tasa; 492,36koa, hain justu. Hala eta guztiz ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrietatik tasarik altuena duen herria da Azkoitia.

Eskualdeko gainontzeko herriei erreparatuta, Urola Kostako kasuen erdiak (6) Azpeitian izan dira, eta intzidentzia tasa 335,09tik 354,80ra igo da herria horretan. Eremu laranjan jarraitzen dute, beraz. Orion, aldiz, bi positibo atzeman dituzte, eta eremu horian jarraitzen du udalerriak, 293,54ko tasarekin.

Bestalde, Aizarnazabalen (130,04), Errezilen (161,03) eta Zarautzen (167,05) kasu positibo bana izan da; Zarautzek eremu horian jarraitzen du.

Aian, (50,38), Beizaman (0), Getarian (70,67), Zestoan (77,04) eta Zumaian (254,40 tasarekin eremu horian) ez da kasu positiborik atzeman.

243 positibo Hego Euskal Herrian

Osakidetzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 10.211 proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta horietan 243 positibo detektatu dira. Araban 21 atzeman dituzte, Bizkaian 107, Gipuzkoan 70 eta hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonen artean hiru. 

Erietxeen egoerari dagokionez, azken orduetan 32 pertsona ospitaleratu dira Osakidetzaren mendeko ospitaleetan, eta denera 127 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik 84 Zaintza Intentsiboetako Unitateetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide