Azkoitiko Sortuk herri batzarra egingo du larunbatean Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko eka. 7a, 11:49
Azkoitiko Elkargunean egingo du batzarra Sortuk.

Bi orduko batzarra izango dela aurreikusi du Sortuk. Bileran hainbat gairen inguruan hitzegingo dute.

Datorren larunbatean, ekainak 12, Azkoitiko Sortuk herri batzarra egingo du Elkargunean. 10:00etan hasiko da bilera, eta 12:00ak inguruan amaitzea espero dute. Besteak beste, Sortu duela lau urte eta egun nola dagoen, Euskal Herriak eta Azkoitiak dituen erronka nagusiak zein diren eta horiei aurre nola egin hitzegin eta hausnartuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide