Azkoitiko Gazte Asanbladak elkartasuna adierazi dio Etxebizitza Sindikatuari

Erabiltzailearen aurpegia

Etxegabetze bat gelditzeagatik 30.000 euroko isuna ezarri diote Etxebizitza Sindikatuari. Urtarrilean, hamabost bizilagun etxegabetu zituen Gasteizen. Etxebizitza Sindikatuak diru bilketa kanpaina bat abiatu du uztailaren 16ra arte.

Hain zuzen ere, isunari aurre egiteko, elkartasun zozketa bat antolatu dute Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sarearekin batera. Gertakari horien aurrean, Azkoitiko Gazte Asanbladak ere elkartasuna adierazi nahi dio Etxebizitza Sindikatuari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide