Zakelmari

Patxi Agirrebeña, apirileko Zakelmariren irabazlea

Andoni Elduaien 2021ko eka. 5a, 08:30
Sarai Agirrebeñak jaso zuen saria.

Apirileko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 36. orrialdean zegoen ezkutatuta.

Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Patxi Agirrebeña bazkideari egokitu zaio Herrixen merkatari elkarteak emandako 50 euroko erosketa bonua, haren izenean Sarai Agirrebeñak jaso du bonua.

Datorren hilean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide