Gaur bukatuko da Baztartxoko film komertzialen denboraldia

Andoni Elduaien 2021ko mai. 31a, 09:14

Film denboraldi berria irailean hasiko dute Baztartxo antzokian. Ekainean bi zine forum emanaldi eta Ekidaren 'Manifestua' ikuskizuna eskainiko dituzte Baztartxon.

Gaur, maiatzak 31, amaituko da Azkoitiko Baztartxo antzokiko film komertzialen denboraldia. Denboraldia ixteko, Cruella filma eskainiko dute 20:00etan antzokian; gaurkoa ikuslearen eguna izango da antzokian. Maiatza amaitzearekin bukatuko dira Baztartxo antzokiko asteburuetako eta astelehenetako film komertzialen emanaldiak.

Baztartxo antzokiko arduradunek jakinarazi dutenez, ordea, ekainaren 12an, 19an eta 25ean ikus-entzunezkoen hainbat emanaldi egingo dituzte antzokian. Hilaren 12an eta 25 ean Zinetogramek antolatutako zine forumaren emanaldiak izango dira antzokian. Ekainaren 19an, berriz, Ekida kultur ekimen sozialistaren 'Manifestua' ikuskizuna eskainiko dute Baztartxon. Film komertzialak irailean itzuliko dira Baztartxora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide