Goenatxo III.ak Binakako II. Euskal Pentatloiaren finala jokatuko du

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 30a, 12:13
Goenatxo III.a harria jasotzen atzo, Tolosan, LarraƱagaren begiradapean. (Tolosaldeko Ataria)

Jon Unanue Goenatxo III.a harri-jasotzaile azkoitiarrak eta Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarrak osatutako bikoteak Binakako II. Euskal Pentatloiaren finalerako txartela lortu zuen atzo Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan.

Ekainaren 20an 17:00etan izango da final hori, Tolosan bertan, eta atzoko kanporaketan lehiatu ziren 11 bikoteetatik sei lehiatuko dira han. Atzo, kanporaketako bosgarren denbora onena egin zuten Goenatxok eta Larrañagak, 19 minutu eta 9 segundo. Ioritz Gisasola Zelai IV.a eta Jon Gisasola Zelai V.a (kanporaketako azkarrenak, 18'16''), Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a eta Andoni Iruretagoiena Izeta IV.a (18’24”), Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza (18’44”), Kepa Peñagarikano eta Gorka Etxeberria (18’56”), eta Jagoba Otaegi eta Luis Txapartegi (20’09”) dira finalean lehiatuko diren beste bost bikoteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide