Joseba Beristainek Quirino sarietako bat jaso du

Animazio iberoamerikarreko soinu eta jatorrizko musika onenaren saria jaso du musika konposatzaile azkoitiarrak, Loop animaziozko film laburrarekin.

Atzo, larunbata, banatu zituzten Quirino sariak Tenerifeko La Laguna hirian (Kanariar uharteak, Espainia), eta Joseba Beristainek animazio iberoamerikarreko soinu eta jatorrizko musika onenaren saria eskuratu Loop film laburrerako egindako lanarekin.

"Oso gustura" azaldu zen Beristain saria jaso ondoren, hala adierazi zion Maxixatzeni: "Hiru hautagaien artean geunden eta irabazteko aukera hortxe zegoen. Orain, saria jasota oso pozik gaude eta filma egin dugun taldeko kideok La Lagunan bertan ospatzen ari gara".

Joseba Beristain Quirino sarien banaketa ekitaldian, atzo. (Argazkia: Joseba Beristain)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide