Zein da 'landurie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko mai. 28a, 08:15

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'braskildute' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'landurie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Landure edo landurie hitza erabili ohi da Azkoitiko hizkeran laino itsua izan gabe, laino xehe moduko bati deitzeko; normalean airea heze egoten da zeruan laino horiek agertzen direnean. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gaur landure azaldu zaku zerue".
  • Euskara batuan: "Gaur laino meheak azaldu zaizkigu zeruan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide