'Drunk' eta 'Cruella' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2021ko mai. 26a, 08:00

Ostiralean, igandean eta astelehenean eskainiko dituzte bi filmak Baztartxon. Larunbatean Anari abeslari azkoitiarrak emango du kontzertua antzokian, eta ez da film emanaldirik izango. 

Asteburuan Drunk eta Cruella filmak ikusteko aukera izango da Azkoitiko Baztartxo antzokian. Drunk zine forumari dagokion filma da, eta ostiralean 19:00etan emango dute. Larunbatean ez da film emanaldirik izango antzokian; izan ere, Anari abeslari azkoitiarrak kontzertua eskainiko du Baztartxon 19:00etan hasita.

Igandean eta astelehenean, berriz, Cruella filma eskainiko dute Baztartxon. Igandeko emanaldia 19:00etan izango da, eta astelehenekoa, ikuslearen eguna, 20:00etan. Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Drunk filma

Cruella filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide