Maxixatzenen zozketak

Anariren larunbateko kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2021ko mai. 24a, 13:32

Larunbatean 19:00etan hasiko da abeslari azkoitiarraren kontzertua Baztartxo antzokian. Bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute zozketan parte hartzeko.

Datorren larunbatean, maiatzak 29, Anari abeslari azkoitiarrak kontzertua eskainiko du Azkoitiko Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Kontzertua zuzenean jarraitzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute horretarako aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Maxixatzenek.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. (Bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Maxixatzenek).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide