Olatz Egigurenek (H)arian hezkuntza proposamenen txostena aurkeztu du Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko mai. 21a, 14:44
Olatz Egiguren, Elkargunean. (Argazkia: utzitakoa)

Euskal hezkuntza feminista, komunitario eta burujaberako gakoak jasotzen dituen txostena da (H)arian. Olatz Egiguren Hezkuntza Plataformen Topagunea eta Sortzeko Elkarteko kide ohiak emango dituzte azalpenak Azkoitian.

Olatz Egiguren Hezkuntza Plataformen Topaguneko eta Sortzen Elkarteko kidea ohiak (H)arian dokumentuaren aurkezpena egin zuen atzo, osteguna, Azkoitiko Elkargunean. Plaza Hutsa ekimenak landutako hezkuntza proposamena da (H)arian, eta ezker independentismoaren begiradatik hezkuntzaren inguruan egindako gogoeta luze baten emaitza da. Egigurenek proposamenaren inguruko azalpenak eman zituen Elkargunean bildutako lagunen aurrean.

Plaza Hutsa ekimenak hezkuntzaren inguruko hausnarketa "patxadatsua" eta "burutsua" egin behar zuela erabaki zuen. Hausnarketa egiteko garaia zela erabaki zuten, "egoerrak horrela eskatzen" duelako. "Egungo hezkuntza sistemak agortuta daude, ez daudelako gure herriaren garapenerako pentsatuak, ez dutelako ditugun erronka zein arazo larriei aurre egiteko ere balio, eta horren aurrean erantzun kolektibo bateratua emateko zailtasunak agerikoak direlako", azaldu dute.

Ipar Euskal Herria bere buruaren eraikuntzan "mugarri berriak jartzen" ari dela azaldu du ekimenak, eta eraldaketa prozesu horretan hezkuntzak "ardatz" izan behar duela nabarmendu dute. "Hego Euskal Herrian, Espainiatik lehenago edo beranduago datorren oldarraldi neofaxistari aurre egin eta gure hezkuntza eredua eraikitzeko akordioen behar gorrian gaude. Indarrean ditugun hezkuntza sistemetan erdaren, patriarkatuaren eta multinazionalen esku hartze eta eragina gordina zaigunean, erreakzionatzea dagokigu, indarrak batu eta konplizitate eta aliantza berrien bila jo, indarrak metatu eta gurea guregandik sortu", adierazi dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide