Zein da 'braskildute' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko mai. 21a, 08:12

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'barratsue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'braskildute' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Braskildute hitza erabili ohi da Azkoitiko hizkeran itxura zaintzen ez duenari edo utzita dagoen pertsonari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Juanita ezta bate zaitzen, erabat braskildute dao".
  • Euskara batuan: "Juanita ez da zaintzen, erabat utzita dago".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide