'Aquellos que desean mi muerte' filma emango dute igandean eta astelehenean Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko mai. 19a, 08:30

Igandean, 19:00etan izango da filma eta astelehenean, 20:00etan. Astelehena, ohi bezala, ikuslearen eguna izendatu dute Baztartxo antzokian.

'Aquellos que desean mi muerte' filma eskainiko dute asteburuan Baztartxo antzokian. Igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– eskainiko dute filma antzokian; igandean 19:00etan izango da emanaldia; astelehenean, ordea, 20:00etan. Ostiralean eta larunbatean, berriz, ez da film emanaldirik izango, larunbatean Comikazes gaztelerazkomonologo ikuskizuna eskainiko baitute, 19:00etan. Oraindik eskuratu daitezke ikuskizunerako sarrerak Entradium plataforman.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide