Aikido ikastaroa egingo dute asteburuan Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko mai. 17a, 15:00

Lewis Bernaldo de Quirós Aikido maisuak zuzenduko du ikastaroa Elkargunean bertan.

Datorren asteburuan, maiatzak 22 eta 23, bigarren Aikido ikastaroa eskainiko dute Azkoitiko Elkargunean, Azkoitiko Udalak eta Elkargunean babestuta. Aikiken –egurrezko ezpata– eta Aikijo –makila– teknikak lantzeko aukera eskainiko du Lewis Bernaldo de Quirós Aikido maisuak. Bakarka eta bikoteka egingo da ikastaroa.

Ikastaroaren antolatzaileek azaldu dutenez, Aikidon ez dago lehiarik, eta praktikaren bitartez bakoitzak norbere burua hobetzea da helburua. Besteak beste, errespetua, arreta, konfiantza, barne indarra eta elkarlana dira Aikidoaren baloreak. Informazio gehiago lortzeko Elkarguneko 943-85 25 44 telefono zenbakira deitu beharko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide