Jende ugari bildu da parrokian Joxan Goikoetxearen eta Euskamerataren kontzertua entzuteko

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 17a, 09:05

Saio bete-betea izan zen. Musika instrumentuak, Amaia Azkueren eta Klara Mendizabal kantarien ahotsak eta Iñaki Beraetxeren errezitaldia uztartu zituzten saioan.

29. Udaberriko Musikaldiaren barruko hirugarren ekitaldia ere aurreko biak bezain arrakastatsua izan zen. Atzo arratsaldean jende ugari bertaratu zen Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokiara, Joxan Goikoetxea akordeoi jotzaileak eta Euskameratak eskaini zuten kontzertua entzutera. Musikaz gain, Iñaki Beraetxek errezitaldia eskaini zuen emanaldiak iraun zuen bitartean. Zeharkako ibilbide bat proposatuz Jose Mari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena eta Xabier Leteren heriotzaren hamargarrena uztartuko zituzten. Goikoetxeaz eta Beraetxez gain, Iosune Marin (gitarra klasikoa), Amaia Azkue (ahotsa), Klara Mendizabal (ahotsa) eta Maider Zapirain (biolontxeloa) musikariek ere parte hartu zuten.

Datozen azken bi asteetan, Vocalia taldearen eta Tetraphilia Ensembleren txanda izango da, hilaren 23an eta 30ean, hurrenez hurren. Bi emanaldi horiekin amaituko da Udaberriko Musikaldiaren aurtengo edizioa.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide