Azken agurra eman diote Jexux Anduezari

Anartz Izagirre 2021ko mai. 15a, 20:40
Oteiza pilota elkarteko kideak, parrokia atarian. (Anartz Izagirre)

Gaur, zapatua, izan da haren aldeko hileta elizkizuna, eta hainbat herritarrek azken aldiz agurtu dute pilotari azkoitiarra. Oteiza pilota elkartekoak ere zain zituen Anduezak parrokia atarian.

Jexux Andueza pilotari ohia hil zen atzo, ostirala, 64 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz, eta gaur, zapatua, azken agurra eman diote hainbat herritarrek. 19:00etan hasi da hileta elizkizuna Amabirjinaren Jasokundearen parrokian, eta barruan zein kanpoan dozenaka herritar zituen zain azkoitiarrak. Horien artean, Oteiza pilota elkarteko hainbat kide izan dira parrokiaren eskaileretan Andueza agurtzeko. Izan ere, bakarkako ibilbidean ez ezik, lan handia eta oparoa egin zuen azkoitiarrak herriko pilota elkartearen alde; hain zuzen ere, 22 urtez aritu zen Andueza elkartearen gidaritzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide