Azkoitiak 0-3 galdu du Oiartzunen eskuzko Herriartekoaren final zortzirenen joanekoa

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 15a, 11:00
Eskuzko herriartekoan Azkoitia ordezkatuko duten pilotariak.

Kadeteek 22-14, jubenilek 22-11 eta seniorrek 22-21 galdu zituzten Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan atzo arratsaldean jokatutako hiru partidak. Itzulerako partidak datorren asteburuan izango dira, Azkoitian.

Azkoitiko taldeak ez dio nahi bezain hasiera onik eman esku pilotako Herriartekoari. Atzo arratsaldean Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatutako hiru partidak galdu egin zituzten azkoitiarrek: kadeteetan, Etxanizek eta Egañak 22-14 egin zuten; jubeniletan, Aranbarrik eta Juaristik 22-11; eta seniorretan, Juaristik eta Urangak 22-21. Final zortzirenetako joaneako partidak ziren atzokoak, eta datorren asteburuan Azkoitian jokatuko dituzte itzulerakoak. Txapelketan aurrera egin nahi badute, hiruak irabazi beharko dituzte, tanteo hobearekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide