'Opil eta Muxilen binetak' erakusketa ikusgai da Elkargunean

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 15a, 12:36

LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko erakundeen arteko koordinazio espazioak sortzeko proiektuaren parte da erakusketa. Atzo zabaldu zuten eta bihar arte egongo da ikusgai.

Opil eta Muxilen binetak erakusketa ikusgai da Elkargunean. Atzo zabaldu zuten eta bihar arte egongo da. Gehitu eta Mugen Gainetik gobernuz kanpoko erakundeek 2018an kaleratu zuten komikitik eratorritako erakusketa da ikusgai dagoena. Gainera, LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko erakundeen arteko koordinazio espazioak sortzeko proiektuaren parte da erakusketa.

Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko LGTBI+ kolektiboko pertsonek bizi dituzten zailtasunak eta horiek izaten dituzten erronkak ezagutaraztea du xede erakusketak. Zehazki, emakume lesbianek Amerikan eta Europan egunerokoan bizitzen dituzten egoerak erakusten duten hamar istoriok osatzen dute erakusketa.

Ikusi nahi duenak oraindik ere badu aukera; gaur 17:00etatik 19:00etara eta bihar 11:00etatik 13:00etara. Astelehenean, asteartean eta asteazkenean, berriz, ikastetxeetako ikasleentzat zabalduko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide