Zein da 'barratsue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko mai. 14a, 08:15

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'zarbue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'barratsue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Barratsue hitza erabili ohi da Azkoitiko hizkeran xelebre aldiak izaten dituen pertsonari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Aitzol da pertsona barratsue, eztixot tankeraik hartzen".
  • Euskara batuan: "Aitzol pertsona oso xelebrea da, ez diot tankerarik hartzen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide