Bidelan programan izena emateko epea, zabalik

Julene Frantzesena 2021ko mai. 10a, 16:00

Batez ere emakumeei zuzendutako programa da Bidelan, eta Iraurgi Berritzenek coaching teknikan oinarrituta, parte-hartzaileek gaitasun profesionalak eta pertsonalak landuko dituzte saioetan. Programan parte hartzeko interesa dutenek 688 87 35 89 telefono zenbakira deitu behar dute.

Iraurgi Berritzeneko enplegu arloak bereziki emakumeei zuzendutako Bidelan programa gauzatuko du maiatzaren 17tik 25era bitartean. Saioetan, parte-hartzaileen gaitasun profesionalak eta pertsonalak lantzeko ariketak egingo dituzte, coaching teknika erabilita. Ikastaroa Azkoitiko Intsausti jauregian izango da, 09:15etik 12:15era bitartean.

Prestakuntza bide berri bat sortzea da programaren helburua, Urola Erdiko garapen agentziak jakinarazi duenez. Horretarako, ariketak egiteaz gain, eskualdeko sektore ezberdinetako profesionalen –ekintzailetza, landa eremua, industria, menpekotasuna eta hirugarren adinaz ariko dira– bisitak ere izango dituzte programan parte hartzen duten herritarrek saioetan.

Bidelan programan parte hartu nahi duten herritarrek edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 688 87 35 89 telefono zenbakira (Sandra) deitu dezakete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide