Lur gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu dute Azkoitian

Andoni Elduaien 2021ko mai. 8a, 19:01

Oteiza frontoietako belardian lehiatu dira sei sokatira talde. Eguraldi beroa izan dute sokatiralariek, baina gogotik tira egin diote gaurkoan ere sokari.

680 kiloko lur gaineko Euskal Herriko Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldi jokatu dute gaur, larunbata, Azkoitiko Oteiza frontoietako belardian. Sei sokatira talde aritu dira nor baino nor gehiago herrian; hain zuzen ere, Mutriku, Goiherri, Akelarre eta Gaztedi taldeko A, B eta C taldeak.

Gaur Azkoitian talde guztiek elkarren aurka neurtu dituzte indarrak sokarekin. Gaztedi A taldeak batu ditu puntu gehien Azkoitian, eta haren atzetik sailkatu da Goiherri. Hirugarren eta laugarren egin dute, hurrenez hurren, Gaztedi B eta Mutriku taldeek. Akelarrek eta Gaztedi C taldeek osatu dute sailkapena. Guztira hiru jardunaldi jokatuko dituzte, eta hiru jardunalditan puntu gehien batzen dituen taldeak lortuko du 680 kiloko modalitatean txapela janztea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide