Naia Arrizabalaga nagusi, Eskolarteko Bertso Txapelketaren hirugarren kanporaketan

Maialen Etxaniz 2021ko mai. 8a, 10:22

Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra izan zen nagusi atzo arratsaldean Soreasun jokatutako kanporaketan, eta hark eskuratu zuen maiatzaren 28an Urnietan jokatuko den finalerako zuzeneko txartela. Atzoko saioarekin "gustura" agertu da Arrizabalaga, eta finalerako "gogotsu" dagoela adierazi du. 

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako hirugarren kanporaketa jokatu zen, atzo, ostirala, Azpeitiko Soreasu antzokian. Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra izan zen nagusi, eta hark eskuratu zuen maiatzaren 28an Urnietan jokatuko den finalerako zuzeneko txartela. Atzoko saioarekin "gustura" agertu da Arrizabalaga, eta finalerako "gogotsu" dagoela adierazi du. 

Sei bertsolari aritu ziren kantuan atzoko kanporaketan: Naia Arrizabalaga, Beñat Mateos, Izar Zelarain, Mikel Etxezarreta, Aratz Lasa eta Xabier Albizu bertsolari azpeitiarra. 

Guztiea lau kanporaketa izango dira, eta orain artekoetan hiru bertsolarik eskuratu dute finalerako txartela, Joar Garatek, Nerea Isusik eta Naia Arrizabalagak. Laugarren eta azken kanporaketa maiatzaren 14an jokatuko dute Arrasateko Kulturaten. Saio horretan kantuan ariko dira Lide Arregi, Jon Mendiluze, June Aiestaran, Sustrai Goenaga, Uxue Ostolaza eta Amets Aizpurua bertsolariak. Finala maiatzaren 28an izango da Urnietako (Gipuzkoa) Saroben. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide